Lan honen bidez, genero periferikoek euskal literaturaren historietan duten agerpenean eta haren arrazoietan arakatu nahi izan dut. Horretarako, Polisistemen Teorian oinarrituko naiz, Even-Zohar, Toury eta Shavit adituen lanak abiapuntu harturik. Adibide gisa hartu ditudan euskal literaturaren historiagileak, berriz, honako hauek izan dira: Mitxelena, Villasante, Urkizu eta Aldekoa.